XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAPURRETA Bakarrik dago, askotan gertatzen zaion legez; orain, argi berotan gozo-gozo; bi edifizioren tartetik udazkeneko arratsaldetan eguzkiak aurkitzen du aulki honetarainoko bidea, eta Benitatxo bere amaren sabelean bezain gozatsu sentitzen da, loak hartu ez hartu, kuluskan.

Baina mundu honetako pakea derrigorrez laburra izaki, eta nabaritzen du dagoeneko konpainia txarraren alarma; honek ernegatzen du, eta: a!..., esaten du, beso eta espantu.

Ez dio inork erantzun, baina somatzen du makur bezain emeki hurbiltzen ari zaiona; etor-berriak ipurdizko arraunean segitzen du geldi-geldi, eta hor iratxekitzen zaio azkenean nahi duen txis-muki kiratsa.

A!..., purruts egin dio sorbalda grisaren astinaldi batez.

Sorkina, kikilduta, mutu, bere ondoan; hertsiago ezin!.

Hor daude biak umetxo beldurtien gisa, argitako isilpe gozoak paketatu balitu bezala, sinpatiaz, noski, eta aulkian lehen eseri denak belarri barrenean hartu du, hats eta guzti, haurren artekoa den sarbidetako bat: (...).